1999ko azaroan inauguratuta, Ler Argi hotela Urnietan aurkitzen da Donostiatik 10 minutura inguru. Otzaran auzoan kokatuta dago, naturan bertan dagoen haran bat Adarra mendi parean. Zonalde ezin hobea txangoetarako eta Urnietako kultura ondarea da, Saroiak daudelako, alegia; mendian aurkitzen diren eta zonaldeko puntu kardinalak markatzen dituzten landutako harriak. Uste da haranean orientatzeko erabiltzen zirela. Bideetan eta haraneko zonaldetan kokatuta daude, Hernani, Urnietatik Andoaineraino eta antropologiaren ikuspuntutik oso interesgarriak dira euren jatorria ezezaguna delako.
Nahita nahiez bisitatzekoa da ere Azkorte ermita Urnietan edo Santa Barbarako gotorlekua Hernanin, baita Txillida Leku Museoa ere. Hori guztia Ler Argi hoteletik hamar minutura.
Txango horien bidez sagardotegi ugari aurkitzen dira Hernani, Urnietatik Astigarragaraino.
Mendiaz gain, Ler Argi hotela Donostiako hondartzetatik 10 minutura eta kostaldeko arrantza herrixketatik 15 minutura kokatuta dago: Orio, Zarautz edo Getaria. Horiek oso gastronomia aberatsa eta itsasoko produktuetan espezializatutako jatetxe bikainak dituzte. Halaber, xarma turistikoa dute Pasaia, Hondarribia edo Hendaia bezalako herriek. Hoteletik erraz iritsi daiteke horietara, gehienez 20 minututara baitaude.
Hotelak 6 logela bikoitza, lau lagunentzako logela bat eta banakako bat ditu. Hotelak terrazadun logelak eskaintzen ditu lorategi zabalari eta Adarra mendira begira.
© hotel ler argi - lege oharra · Nº Registro: HSS00627